Itxi

2012ko urtarrilera arte

Bi urteko zigorra Alejandro Valverderentzat

Erredakzioa

Puerto Auziarekin zerikusia duelakoan TASek bi urteko zigorra ezarri dio. Gainera, aurten eskuratu dituen sari guztiak itzuli egin beharko ditu.

Alejandro Valverde bi urterako zigortu dute. Puerto Auziarekin zerikusia duelakoan, TAS edo Kirol Arbitraje Epaimahaiak 2012ko urtarrila arte zigortu du.

Lehendik ere ,Murtziako txirrindularia Italian zigortua zegoen, baina orain, debekua, mundu osora hedatu dute, eta ondorioz, puska batean lehiatu gabe egon beharko du, bi urtez, hain justu, eta gainera, aurten eskuratu dituen sari guztiak, itzuli egin beharko ditu.