3. etapa
Dauphine Libere: Brajkovicek irabazi du erlojupekoa eta liderra da
Erredakzioa
Alberto Contadorri minutu bat eta 45 segundo atera dizkio eta Pintokoak lidergoa galdu du. Gorka Verdugok hamabosgarren bukatu du etapa eta bederatzigarren postuan da sailkapen nagusian.
Janez Brajkovic (Radioshack) esloveniarrak irabazi du Dauphine Libereko hirugarren etapa. Gaurko etapa 49 kilometroko erlojupekoa izan da Monteux eta Morgues artean.
David Millar (Garmin) izan zen bigarren irabazlearengandik 26 segundora eta Boasson Hagenek (Sky) bukatu zuen hiugarren postuan 43 segundora.
Bihar laugarren etapa burutuko da, Saint Paul Trois Chateaux eta Risoul artekoa. 211 kilometro izango ditu eta mendatean bukatuko da.
Gorka Verdugok, lan ona
Euskaltel-Euskadiko Gorka Verdugo lan ona egiten ari da lasterketa honetan. Gaur 15. postuan bukatu du erlojupekoa eta bederatzigarren postuan dago sailkapen nagusian.
Etapako sailkapena:
.1. Janez Brajkovic (SLO) RadioShack 1h:01:51
.2. David Millar (GBR) Garmin + 26
.3. Edvald Boasson Hagen (NOR) Sky + 43
.4. Tejay Van Garderen (USA) Columbia + 53
.5. Denis Menchov (RUS) Rabobank + 55
.6. Alberto Contador (ESP) Astana + 1:46
.7. Geraint Thomas (GBR) Sky + 1:56
.8. Christian Knees (ALE) Milram + 2:09
.9. Laszlo Bodrogi (HUN) Katusha + 2:14
10. Patrick Gretsch (ALE) Columbia + 2:15
Sailkapen nagusia:
.1. Janez Brajkovic (SLO) Radioshack 10h:22:04
.2. David Millar (GBR) Garmin + 36
.3. Tejay Van Garderen (USA) Columbia + 50
.4. Alberto Contador (ESP) Astana + 1:41
.5. Geraint Thomas (GBR) Sky + 2:01
.6. Christian Knees (ALE) Milram + 2:20
.7. Vladimir Gusev (RUS) Katusha + 2:45
.8. Denis Menchov (RUS) Rabobank + 2:47
.9. Gorka Verdugo (EUS) Euskaltel + 2:49
10. Christophe Riblon (FRA) Ag2r + 2:53