Esprintean
Esteban Chavesek irabazi du Lombardiako Itzulia
Agentziak | Erredakzioa
Kolonbiarra esprint estu batean gailendu zaie bere bi iheskideei: Diego Rosa italiarra eta Rigoberto Uran kolonbiarra.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Esteban Chaves (Orica) kolonbiarra gailendu da Lombardiako Itzuliko 110. edizioan, World Tourreko egutegiko azken lasterketan. Txirrindulariek 241 kilometro egin dituzte Como eta Bergamo artean.
Lombardiako Giroa irabazten duen Europatik kanpoko lehen txirrindularia da Chaves. Kolonbiarrak sei ordu, sei minutu eta 36 segundoko denbora egin du. Ibilbideak 4.400 metroko desnibela eta zortzi mendate izan ditu, Sant'Antonio Abbandonato y Miragolo San Salvatoreko gainak, tartean.
Kolonbiarra esprint estu batean gailendu zaie bere bi iheskideei: Diego Rosa italiarra eta Rigoberto Uran kolonbiarra.