Doha 2016
Jakob Egholm eta Elisa Balsamo, munduko junior txapeldunak
eitb.eus
Danimarkarrak eta italiarrak irabazi dituzte errepide txirrindularitzako junior probak, Dohako Munduko Txapelketan.
Jakob Egholmek (Danimarka) eta Elisa Balsamok (Italiakoa) irabazi dituzte junior kategoriako errepide txirrindularitzako urrezko dominak, Dohako Munduko Txapelketetan, Qatarren.
Gizonezkoen lasterketan, Jakob Egholm bakarrik gailendu da 135,5 kilometroko ibilbidean, 2:56:20ko denborarekin. Niklas Markl alemaniarra, zilarra, eta Reto Muller suitzarra, brontzea, izan dira 7 segundora helmugaratu den taldeko lehenengoak.
Iñigo Elosegik ezin izan du lasterketa bukatu, bero kolpe baten ondorioz.
Emakumezkoen proban, 74,5 kilometrokoa, Elisa Balsamo izan da esprinteko azkarrena, 1:53:04ko denborarekin. Skylar Schneider estatubatuarrak irabazi du zilarrezko domina, eta Susanne Andersen norvegiarrak, brontzezkoa.
Miriam Gardechal lehenengo taldean heldu da, 46. postuan, eta Maialen Aramendia 72.a izan da, azken taldean helmugaratuta, 10 minutura.
SAILKAPENAK
<iframe width='600' src='http://www.procyclingstats.com/widgets/pcsrace.php?id=172292&ref=default&key=2cb6342ff7fcc2389a11bb825133daa70e2d8585' _mce_src='http://www.procyclingstats.com/widgets/pcsrace.php?id=172292&amp;ref=default&amp;key=2cb6342ff7fcc2389a11bb825133daa70e2d8585' scrolling='YES' height='356'>