Itxi

6. etapa

Suitzako Itzulia: Gesink da lider berria etapa nagusia irabazita

Erredakzioa

Holandarrak 43 segundo atera dizkio bigarren izan den Rigoberto Urani eta sailkapen nagusiko liderra da.

Rabobank taldeko Robert Gesink holandarrak irabazi du Suitzako Itzuliko seigarren etapa. Etapa erregina izan da Meiringen eta Le punt artekoa (213 kilometro).

Gesinkek erasoa jo zuen Albulapeko maldan eta aurkariak atzean utzita bakarrean gurutzatu zuen helmuga. Rigoberto Uran (Caisse d’Epargne) izan zen bigarren 43 segundora eta Joaquim Rodriguez (Katusha) izan zen hirugarren. Talde horretan sartu ziren Oliver Zaugg (Liquigas) eta Lance Armstrong (Radioshack).

Gesink da lider berria sailkapen nagusian eta bigarren dagoen Rigoberto Uranekiko 23 segundoko abantaila du.

Etapako sailkapena:

.1. Robert Gesink (HOL) Rabobank 6:20:53
.2. Rigoberto Uran (COL) Caisse d''Epargne + 42
.3. Joaquin Rodríguez (ESP) Katusha d.b.
.4. Oliver Zaugg (SUI) Liquigas d.b.
.5. Lance Armstrong (USA) Radioshack d.b.
.6. Matteo Carrara (ITA) Vacansoleil d.b.
.7. Steve Morabito (SUI) BMC d.b.
.8. Fränk Schleck (LUX) Saxo Bank d.b.
.9. Roman Kreuziger (CZE) Liquigas d.b.
10. Jakob Fuglsang (DIN) Saxo Bank + 1:20

Sailkapen nagusia:

.1. Robert Gesink (HOL) Rabobank 25:18:57
.2. Rigoberto Uran (COL) Caisse D''Epargne + 29
.3. Steve Morabito (SUI) BMC + 36
.4. Fränk Schleck (LUX) Saxo Bank + 38
.5. Joaquin Rodríguez (ESP) Katusha + 42
.6. Matteo Carrara (ITA) Vacansoleil + 54
.7. Lance Armstrong (USA) Radioshack + 55
.8. Oliver Zaugg (SUI) Liquigas + 1:01
.9. Jakob Fuglsang (DIN) Saxo Bank + 1:17
10. Thomas Löfkvist (SUE) Sky + 1:38

Albisteak (3)