'Purito' Rodriguez
'Lehiara ez itzultzeko erabakia hartu dut'
Agentziak | Erredakzioa
"Mailarik onena emateko gai ez banaiz, ez da bidezkoa lehiaketara itzultzea", adierazi du kataluniarrak ohar baten bidez.
Joaquim 'Purito' Rodriguezek atzera egin du lehiara itzultzeko erabakian eta txirrindularitza behin betiko utziko duela iragarri du ohar baten bidez. Ondorioz, kataluniarra ez da Bahrain-Merida Pro Cycling Team txirrindulari gisa arituko.
"Lanera bueltatzen saiatu naiz eta nire etorkizunari buruz hausnartu dut, eta erabaki bat hartu dut (familiarekin eta lagunekin batera): ez naiz datorren denboraldian lehiara itzuliko", adierazi du Instagramen.
"Sentitzen dut ni berriro lehian ikustea nahi zenuten zaleengatik, eta zuen babesa izugarri eskertzen dizuet, izan ere erabaki hau hartzea oso zaila egin zait (…) baina, nire iritziz, ez da bidezkoa lehiara itzultzea mailarik onenean ez bada", azaldu du kataluniarrak.