Itxi

28 txirrindulari

Nuno Bico, Movistarren azken fitxaketa 2017rako

M.D. | eitb.eus

Leer en Castellano

Txirrindulari gaztea Portugaleko 23 urtez azpiko txapelduna izan zen. Movistarrek 28 txirrindularirekin utzi du taldea.

Movistar Teamek 2017ko denboraldirako taldea itxi du Nuno Bicoren fitxaketarekin. Urte berriarekin batera helduko da 22 urteko txirrindulari portugaldarra. WorldTourren estreinatuko da, Radio Popular eta Klein Constantia taldeetan ibili ostean.

Nafarroako taldearentzat, Bico "igotzaile handia eta errodadore ona da, etapakako lastekerketetarako zein maila handiko egunetarako egokia". 2015ean, Portugaleko 23 urtez azpiko txapelduna izan zan.

Fitxaketa honen ostean, 28 txirrindularik osatzen dute Movistar Teameko taldea, hiru euskaldunekin: Andrey Amador, Winner Anacona, Carlos Betancur, Dayer eta Nairo Quintana, Jorge Arcas, Carlos Barbero, Hector Carretero, Jonathan Castroviejo, Victor de la Parte, Imanol Erviti, Ruben Fernandez, Jesus eta Jose Herrada, Gorka Izagirre, Dani Moreno, Antonio Pedrero, Jose Joaquin Rojas, Marc Soler, Alejandro Valverde, Daniele Bennati, Adriano Malori, Richard Carapaz, Alex Dowsett, Nuno Bico, Nelson Oliveira, Rory Sutherland eta Jasha Sütterlin

Albisteak (3)