Kargatzen...
Itxi

Tour Down Under, 6. etapa

Richie Portek irabazi du sailkapen nagusia; Ewanek, azken etapa

Agencias | Redacción

Leer en Castellano

Ewan esprintean gailendu da, Peter Saganen aurretik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Richie Porte australiarrak mendeku bikoitza hartu du Tour Down Under lasterketa irabazita: aurreko edizioetan, birritan bigarren egin du sailkapen nagusian, eta, gainera, Olinpiar Jokoetan omoplatoa hautsi ostean lortzen duen lehen garaipena da.

“Rion erori eta omoplatoa hautsi nuenetik bost hilabete pasa dira, hau izan da nire lehen lasterketa eta ez da zaila izan garaipena lortzeko motibazioa lortzea”, esan du BMC taldeko txirrindulariak.

Seigarren eta azken etapan 90 kilometro egin dituzte Adelaida hirian. Ez da gorabehera handirik izan, BMC taldeak lasterketa kontrolpean izan duelako. Garaipena Caleb Ewanek lortu du, Peter Sagani esprintean gailenduta.

 


Albisteak (5)

Bideoak (1)