1. etapa
Andre Greipelek esprintean irabazi du Mallorcan
Agentziak | Erredakzioa
Jonas Van Genechten belgikarrari (Team Cofidis) eta Daniel McLay britainiarrari (Fortuneo- Vital- Concept) gailendu zaizkie helmugan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
André Greipel Lotto Soudaleko alemaniarrak irabazi di Porreres-Felanitx-Ses Salines-Campos Saria, esprintean, Mallorcako Challenge lasterketako lehen jardunaldian. 162,8 kilometro egin dituzte 19 taldeetako 300 txirrindulariek. Ibilbidea erabat laua izan da.
Greipelek hiru ordu 41 minutu eta 37 segundoko denbora egin du. Iazko edizioan, bi garaipen lortu zituen alemaniarrak.
'Gorila' ezizenarekin ere ezaguna den txirrindulariak Italiako Giroko hiru etapa eta Frantziako Tourreko bat irabazi zituen 2016an. Gaurkoan Jonas Van Genechten belgikarrari (Team Cofidis) eta Daniel McLay britainiarrari (Fortuneo- Vital- Concept) gailendu zaizkie helmugan.
Ostiralean lasterketako bigarren jardunaldia jokatuko dute, Serra de Tramuntana Saria, 153,9 kilometrokoa.