Dubaiko Tourra, 2. etapa
Marcel Kittel, aurkaririk gabe Dubain
eitb.eus
Alemanak bigarren garaipena erdietsi du bigarren etapan, eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du.
Lehen jardunaldian gertatu zen bezala, Marcel Kittel Quick-Step Floors taldeko txirrindulariak erdietsi du garaipena Dubaiko Tourreko bigarren etapan, Dubai eta Ras Al Khaimah lotu dituen 186 kilometroko ibilbidean.
Bigarren eta hirugarren postuetan, atzoko berberak sartu dira: Dylan Groenewegen (Team Lotto NL-Jumbo) eta Jakub Mareczko (Wilier Triestina).