Itxi

Valentziako Itzulia

Coquardek irabazi du azken etapa eta Quintanak eraman du Volta

Erredakzioa

Valentziako Voltako 68. edizio irabazi du Nairo Quintanak (Movistar). Bosgarren etapan Bryan Coquardek lortu du garaipena, esprintean.

Nairo Quintana. Argazkia: EFE

Bryan Coquard (Direct Energy) izan da Valentziako Itzuliko bosgarren eta azken etapako irabazlea esprintean. Voltaren 68. edizioa, aldiz, Nairo Quintanak (Movistar) irabazi du.

Paterna eta Valentzia arteko etapa laburtu egin dute denboralea dela eta. Etapa 50 kilometrokoa izan da, eta azken 30 kilometroak Valentzian, hiri barruan, antolatutako zirkuituan egin dira. Michal Kwiatkowski (Sky) eta Iljo Keisse (QSF) izan dira eguneko ihesaldian, baina helmugatik metro gutxira harrapat ditu tropelak eta Bryan Coquard nagusitu da esprintean.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Nairo Quintanak ez du arazorik izan lehen postuari eusteko.

Bosgarren etapako sailkapena:

1- Bryan Coquard (DEN)        1:01:23

2- Nacer Bouhanni (COF)       d.b.

3- Coen Vermelfoort (RNL)     d.b.

4- Yves Lampaert (QST)        d.b.

5- Iljo Keisse (QST)          d.b.

6- Viacheslav Kuznetsov (KAT) d.b.

7- Magnus Nielsen (ORS)       d.b.

8- Guillaume Boivin (ICA)     d.b.

9- Enrique Sanz (SEL)         d.b.

10- Kristian Sbaragli (DDD)   d.b.


Sailkapen nagusia:

1- Nairo Quintana (MOV)       14:20:16

2- Ben Hermans (BMC)          + 13"

3- Manuel Senni (BMC)         + 32"

4- Wout Poels (SKY)           + 52"

5- Daniel Martin (QST)        + 1:09

6- Jakob Fuglsang (AST)       + 1:42

7- David de la Cruz (QST)     + 1:53

8- Steven Kruijswijk (TLJ)    + 2:12

9- Kudus Medarwhi (DDD)       + 2:13

10- Jonathan Castroviejo (MOV) + 2:25

Albisteak (4)