Itxi

Abu Dhabiko Tourra (3. etapa)

Rui Costak irabazi du etapa eta lider berria da

Erredakzioa

EAU taldeko txirrindulari portugaldarrak irabazi du Abu Dhabiko Tourreko hirugarren etapa. Ihes eginda iritsi da Zakarinekin batera, baina esprintean nagusitu da.

Rui Costa, Abu Dhabiko Tourreko 3. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Rui Costa (EAU) txirrindulariak irabazi du Abu Dhabiko Tourreko hirugarren etapa eta portugaldarra da sailkapen nagusiko lider berria. Igandean amaituko da lasterketa.

Costa ihes eginda iritsi da helmugara Ilnur Zakarinekin (Katusha Alpecin) batera, eta esprintean nagusitu da portugaldarra. Zakarin bigarren izan da, eta Tom Dumoulin (Sunweb) hirugarren.

Nairo Quintana (Movistar) eta Alberto Contador (Trek) estyu markatuta eduki dituzte. Kolonbiarra irabazlearengandik 57 segundora iritsi da, eta espainiarra 59 segundora.

Etapako sailkapena:

.1. Rui Costa (POR/EAU)               4h.34.08

.2. Ilnur Zakarin (RUS/Katusha)            d.b.

.3. Tom Dumoulin (HOL/Sunweb)             + 10

.4. Bauke Mollema (HOL/Trek)              + 20

.5. Julien Alaphilippe (FRA/Quick Step)   + 46

.6. Fabio Aru (ITA/Astana)                 d.b

.7. Rafal Majka (POL/Bora)                 d.b.

.8. George Bennett (NZL/Lotto Jumbo)       d.b.

.9. Domenico Pozzovivo (ITA/Ag2r)          d.b.

10. Nairo Quintana (COL/Movistar)         + 58

Sailkapen nagusia:

.1. Rui Costa (POR/EAU)           12h.39.15

.2. Ilnur Zakarin (RUS/Katusha)        + 04

.3. Tom Dumoulin (HOL/Sunweb)          + 16

.4. Bauke Mollema (HOL/Trek)           + 38

.5. Rafal Majka (POL/Bora)             + 56

.6. George Bennett (NZL/Lotto Jumbo)    d.b.

.7. Fabio Aru (ITA/Astana)              d.b.

.8. Domenico Pozzovivo (ITA/Ag2r)       d.b.

.9. Julien Alaphilippe (FRA/Quick Step) d.b.

10. Romain Bardet (FRA/Ag2r)         + 1.08

Albisteak (3)