Kargatzen...
Itxi

Urteko lehen garaipena

Saganek irabazi du Kuurne-Brussel-Kuurne klasikoa

Erredakzioa

Eslovakiarrak urteko bere lehen garaipena lortu du Belgikan. Esprintean aise nagusitu zaie berarekin batera azken metroetara iritsi diren iheskideei.

Peter Sagan, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Peter Saganek (Bora) irabazi du Kuurne-Brussel-Kuurne klasikoa igande honetan. Lasterketak 200,7 kilometroko ibilbidea izan du, eta Munduko Txapeldunak urteko bere lehen garaipena eskuratu du.

Larunbatean Greg Van Avermaetek (BMC) irabazi zuen Omloop Het Nieuwsblad klasikoa eta Sagan bigarren izan zen. Igande honetan, ordea, eslovakiarrak lortu du garaipena.

Azken 25 kilometroetara boskote bat iritsi da ihes eginda, Peter Sagan, Jasper Stuyven (Trek-Segafredo), Tiesj Benoot, Matteo Trentin (Quick-Step) eta Luke Rowe (Sky) txirrindulariekin. Bost horien artean jokatu da etapa garaipena eta Sagan aise nagusitu da esprintean.

dae1">

Albisteak (3)