Paris-Niza (3. etapa)
Bennettek irabazi du hirugarren etapa, esprintean
Erredakzioa
BORA taldeko txirrindulari irlandarra azkarrena izan da azken metroetan Kristoff eta Degenkolb gaindituta. Arnaud Demarek lidergoari eutsi dio.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Sam Bennett (BORA) irlandarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako hirugarren etapa. Bennett esprintean nagusitu da, eta Arnaud Demarek (FDJ) jarraitzen du lider.
Chablis eta Chalon-sur-Saône artean egin den etapak 190 kilometroko ibilbidea izan du. Pierre-Roger Latour (AG2R), Romain Combaud (Delko-Marseille) eta Ben King (Dimension Data) saiatu dira esprinta eragozten, baina tropelak ez die utzi. Amaierako esprintak erabaki du irabazlea eta Bennettek ezustekoa eman die Alexander Kristoff (Katusha) eta John Degenkolb (Trek) txirrindulariei.
Bestalde, Arnaud Demare tropelean sartu da helmugara eta ez du arazorik izan liderraren elastikoari beste egun batez eusteko.
SAILKAPENAK:
3. etapa:
1. Sam Bennett (IRL/BORA) 4:31:14.
2. Alexander Kristoff (NOR/Katusha) d.b.
3. John Degenkolb (ALE/Trek) d.b.
4. Marcel Kittel (ALE/Quick-Step) d.b.
5. Michael Matthews (AUS/Sunweb) d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Arnaud Demare (FRA/FDJ) 12:14.42.
2. Julian Alaphilippe (FRA/Quick Step Floors) + 6"
3. Alexander Kristoff (NOR/Katusha-Alpecin) + 13"
4. Philippe Gilbert (BEL/Quick Step Floors) + 17"
5. Tony Gallopin (FRA/Lotto-Soudal) d.b.