Tirrreno-Adriatikoa, 1. etapa
Damiano Caruso lider, BMCren garaipenari esker
eitb.eus
Talde estatubatuarrak erdietsi du garaipena taldekako erlojupekoan, Quick Stepek etal FDJk bigarren eta hirugarren egin dute, hurrenez hurren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Damiano Caruso da Tirreno - Adriatikoko lehen liderra BMC taldeak 22,7 kilometrotako erlojupekoa irabazi ondoren. Quick Stepek bigarren egin du 17 segundora eta La Francaise des Jeux eta Movistar Team taldeak hirugarren, 22ra.
Faboritoei dagokionez Nairo Quintanak aurkari zuzenei denbora atera die: 31'' Nibaliri (Bahrain), Fabio Aruri (Astana) 33, Bauke Mollemari (Trek) 36, eta Mikel Landari eta Geraint Thomasi (Sky) 1.20.--CLASIFICACIONES.
Etapa
1. BMC Racing 23:20.
2. Quick Step-Floors 17ra.
3. FDJ 22.
4. MOVISTAR TEAM d.b
5. Orica 25.
Sailkapen nagusia
1. Damiano Caruso (ITA/BMC Racing) 23:21.
2. Rohan Dennis (AUS/BMC Racing) d.b
3. Greg Van Avermaet (BEL/BMC Racing) d.b
4. Stefan Kueng (SUI/BMC Racing) d.b
5. Daniel Oss (ITA/BMC Racing) d.b
La prima Maglia Azzurra della Tirreno Adriatico 2017 è @CarusoDamiano!#Tirreno pic.twitter.com/u2PpMksxqw
— Tirreno Adriatico (@TirrenAdriatico) 8 de marzo de 2017