Itxi

Tirreno-Adriatikoa (4. etapa)

Nairo Quintanak etapa garaipena eta lidergoa eskuratu ditu

Erredakzioa

Movistar taldeko txirrindulari kolonbiarrak irabazi du Tirreno-Adriatkoa lasterketako laugarren etapa eta sailkapen nagusiko lehen postuan da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nairo Quintana (Movistar) kolonbiarrak irabazi du Tirreno-Adriatikoa lasterketako laugarren etapa, Montalto di Castro eta Terminillo (171 Km) artekoa eta liderraren elastikoa jantzi du.

Davide Ballerini, Mirco Maestri, Alan Marangoni, Matvey Mamykin, Marko Kump, eta Romain Gioux txirrindulariak egon dira eguneko ihesaldian, baina azken igoeran tropelak harrapatu egin ditu. Igoeraren hasieran Michal Kwiatkowskik (Sky)  jo du erasoa eta Spilak (Katusha), Lammertink (Katusha), Castroviejo (Movistar Team) eta Kreuziger (Orica) txirrindulariek erantzun diote. Spilakek jo du erasoa ondoren eta lasterketaren buruan geratu da. Atzetik, 12 segundora Yates, Quintana, Thomas eta Uran etorri dira, eta helmugarako bi kilometro falta izan direnean harrapatu dute Spilak. Une horretan jo du erasoa Nairo Quintanak eta Geraint Thomasek eutsi egin dio, baina kolonbiarraren bigarren erasoan eThomasek ezin izan dio eutsi. Quintanak bakarrean gurutzatu du helmuga eta etapa irabazi du. Geraint Thomas izan da bigarren 18 segundora eta Adam Yates hirugarren, 34 segundora.

Sailkapen nagusiaren lidergoan dago Nairo Quintana eta Adam Yates da bigarren, 33 segundora. Thibaut Pinot da hirugarren, liderrarekiko 56 segundora.

Albisteak (3)

Bideoak (1)