Itxi

Paris-Niza, 7. etapa

Porte gailendu da Col de la Couillolen eta Henao de lider berria

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gorka eta Ion Izagirre anaiek sailkapen nagusiko lehen 10 onenen artean jarraitzen dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Richie Porte BMC taldeko australiarra gailendu da Col de la Couillolera igoeran, Paris-Nizako zazpigarren etapako amaieran. Alberto Contador ere bikain aritu da eta bigarren egin du etapan. Sergio Henao kolonbiarra da orain sailkapen nagusiko lider berria.

Ion eta Gorka Izagirre anaiek lehen 10 onenen artean jarraitzen dute. Gorka laugarren da sailkapen nagusian, Henaorengandik minutu batera, eta Ion bederatzigarren da, minutu eta 40 segundora.

Porte, Contador eta Henao izan dira protagonista, larunbateko etapa gogorrean.

Australiarrak erasoa jo du helmugarako hiru kilometrora eta garaipen handia eraman du. Madrildarrak, berriz, hobera doala erakutsi du, Jer Pantano taldekideak egindako lan bikainaren laguntzaz, eta Henaori dagokionez, Daniel Martini ondo eutsi diolako eta lider jarri delako sailkapen nagusian.

Igandean azken etapa jokatuko dute, Nizan hasi eta amituko da 115,5 kilometro egin ostean. Henaok minutu erdiko aldea du Martinekin eta 31koa Alberto Contadorrekin.

 

 

Albisteak (6)

Bideoak (1)