Milano-San Remo
Kwiatkowski izan da azkarrena San Remon
Agentziak | Erredakzioa
Poloniarrak denboraldiko lehenengo Monumentuan eskuratu du garaipena, Sagan eta Alaphilipperi esprintean gailenduta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Michal Kwiatkowskik (Sky) lehenengo aldiz irabazi du Milano-San Remo klasikoa, esprint estuan Peter Sagani (Bora-Hansgrohe) eta Julian Alaphilippe (Qucik Step Floors) gailenduta. Poloniar baten lehenengo garaipena da Classicissiman.
Saganen eraso baten ostean osatu da helmugara elkarrekin iritsi den hiru txirrindulariren taldea, Poggio di Sanremoko igoeran, 6 kilometrora. Eslovakiarrak bigarrenez bukatu du bigarren Italiako klasikoan. Ez du inoiz irabazi.
Kwiatkowskik bigarrenez irabazi du Italian denboraldi honetan. Strade Bianchen eskuratu zuen urteko beste garaipena. Poloniarrak 7 ordu, 8 minutu eta 38 segundotan bete du 291 kilometroko ibilbidea.
The finish line #MSR pic.twitter.com/Ly1oC5Esn9
— Milano Sanremo (@Milano_Sanremo) 18 de marzo de 2017
MILANO-SAN REMO LASTERKETAKO SAILKAPENA