97. edizio
Voltak luxuzko parte-hartzea eta ibilbide berritua izango ditu
Lasterketa martxoaren 20tik 26ra artean egingo da. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte etapa guztiak, 15:35ean hasita. Azken etapa Bartzelonan jokatuko da, 12:00etatik aurrera.
Kataluniako Voltaren 97. edizioa martxoaren 20an hasi eta 26an bukatuko da. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte etapa guztiak, 15:35ean hasita. Azken etapa Bartzelonan jokatuko da, 12:00etatik aurrera.
Parte hartzaileak maila altukoak izango dira, bertan izango baitira Chris Froome (Sky), Alejandro Valverde (Movistar), Alberto Contador (Trek Segafredo), Nacer Bouhanni (Cofidis), Andre Greipel (Lotto Soudal), Ilnur Zakarin (Katusha) eta Tejay Van Garderen (BMC).
Calellan hasiko da lasterketa martxoaren 20an eta Montjuicen (Bartzelona) amaituko da martxoaren 26an. Ibilbide berritua aurkezten du Voltak aurten eta mendatean amaituko diren bi etapa izango ditu; konkretuki La Molinan eta Lo Porten amatuko direnak. Bigarren etapa taldekako 41,3 kilometroko erlojupekoa egingo da, Pla de l'Estanyn.
2017ko Kataluniako Voltako etapak:
- Lehen etapa - martxoak 20: Calella-Calella / 178,9 Km.
- 2. etapa - martxoak 21: Pla de l'Estany-Pla de l'Estany / 41,3 km.
- 3. etapa - martxoak 22: Mataro-La Molina / 188,3 km.
- 4. etapa - martxoak 23: Llívia-Igualada / 194,3 km.
- 5. etapa - martxoak 24: Valls-Lo Port (Tortosa) / 182 km.
- 6. etapa - martxoak 25: Tortosa-Reus / 189,7 km.
- 7. etapa - martxoak 26: Bartzelona-Bartzelona / 138,7 km.