Kataluniako Volta (2. etapa)
Movistar garaile, Rojas zigortuta eta Valverde da lider berria
Erredakzioa
Voltako bigarren etapa irabazi du Movistar taldeak. BMC izan da bigarren 2 segundora eta Sky hirugarren, 46 segundora. Rojas lider kokatu da, baina zigortu egin dute, eta Valverde da liderra.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Movistarrek irabazi du Kataluniako Voltako 2. etapako taldekako erlojupekoa. Banyolesen bukatu da etapa eta 41 kilometroko ibilbidea izan du. Hasiera baten Jose Joaquin Rojas izendatu da lider, baina antolakuntzak 3 minutuko zigorra ezarri dio, eta Alejandro Valverde da Voltako lider berria.
Antolakuntzak bideoa berrikusi ostean erabaki du Rojas zigortzea. Andrey Amadorri bultz eginda laguntzeagatik bi minutuko zigorra ezarri diote, eta Nelson Oliveirarekin gauza bera egiteagatik, beste minutu bateko zigorra; guztira, 3 minutuko zigorra. Amador bi minuturekin zigortua izan da, eta Oliveira minutu bakarrarekin.
Talde irabazleak bi segundoko abantaila atera dio bigarren izan den BMC taldeari eta Sky izan da hirugarren 46 segundora. Alberto Contadorren Trek-Segafredo taldeak, minutu bat eta 15 segundo galdu ditu Movistarrekiko.
SAILKAPENAK:
Etapa:
1. MOVISTAR TEAM (ESP) 48:55.
2. BMC (USA) + 2"
3. Team Sky (GBR) + 46"
4. Trek-Segafredo (USA) + 1'15"
5. ORICA-Scott (AUS) + 1'24".
Nagusia:
1. Alejandro Valverde (ESP/MOVISTAR) 5:17.16.
2. RUben Fernandez (ESP/MOVISTAR) d.b.
3. Imanol Erviti (EUS/MOVISTAR) d.b.
4. Marc Soler (ESP/MOVISTAR) d.b.
5. Jonathan Castroviejo (EUS/MOVISTAR) d.b.
6. Ben Hermans (BEL/BMC) + 2"
7. Brent Bookwalter (USA/BMC) + 2"
8. Tejay Van Garderen (USA/BMC) + 2"
9. Rohan Dennis (AUS/BMC) + 2"
10. Kilian Frankiny (SUI/BMC) + 2"