Itxi

Gaur, Lizarran

Valverde, Miguel Indurain Sari Nagusia irabazteko faboritoa

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Movistar taldeko murtziarrak erakustaldia eman berri du Kataluniako Voltan. Lasterketa zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek.

Valverde, irabazle Voltan / EFE.

19. Miguel Indurain Sari Nagusia egingo da gaur, Lizarran (Nafarroa), Euskal Herriko Itzuliaren bezperetan. Lasterketa zuzenean emango dute ETB-ek eta eitb.eus-ek, 15:00etik aurrera.

Alejandro Valverde (Movistar) faborito nagusia da. Kataluniako Voltan erakustaldia eman berri du, sailkapen orokorra eta hiru etapa irabazita. Nafarroako taldearen etxeko lasterketan ere irabazi du lehenago Valverdek, 2014ko edizioan.

Sergio Henao (Sky) bigarren izan zen iaz, Ion Izagirreren aurka galduta Puyko Basilikaren igoeran. Michal Kwiatkowski ere britainiar taldean arituko da Lizarran.

Movistar eta Skyrekin batera, beste hiru World Tour talde izango dira: Katiuxa, Orica-Scott eta Cannondale. Bi Continental Pro taldek (Caja Rural-Seguros RGA eta Cycling Academy), zazpi Continentalek (Euskadi-Murias, Burgos-BH, W52 Porto, Sporting Taviria, Radio Popular-Onda Boavista, Inteja, Equipo Bolivia, Kuwait-Cartucho.es eta Rietmun) eta Espainiako 23 urtez azpikoen selekzioak osatzen dute parte-hartzea.

Txirrindulariek 186 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Los Arcosko abiadura zirkuitutik igaroko dira, eta hiru igoera izango dituzte (Girgillao, Lezaun eta Eraul, helmugatik 10 kilometrora). Puyko Basilikako gainean egongo da amaiera.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)