Itxi

Indurain SN

Simon Yatesek irabazi du, ihes eginda, Miguel Indurain Sari Nagusia

Mikel Dominguez | eitb.eus

Leer en Castellano

Orica-Scott taldeko txirrindulariak erasoa jo du Eraulen gora, helmugatik 7 kilometrora, eta lortutako aldea ondo aprobetxatuta, bakarrik heldu da Puyko Basilikara.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Simon Yatesek (Orica-Scott) irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia, Lizarran (Nafarroa), astelehenean hasiko den Euskal Herriko Itzuliaren atarikoan. Paris-Nizan irabazitako etaparen ostean, denboraldiko bigarren garaipena da txirrindulari britainiarrarentzat.

Erauleko igoeran jo du erasoa Yatesek, helmugara heltzeko 7 kilometro falta zirenean. Lehenago ere saiatu da, baina hori izan da eraso erabakigarria geratzen zen zatia bakarrik egoteko eta Puyko Basilikako azken igoerara lehenengo postuan heltzeko.

Michael Woods (Cannondale) eta Sergio Henao (Sky) izan dira hurrengoak helmugaratzen, 23 segundora. Movistarreko lehenengo txirrindularia Marc Soler izan da, bosgarren, eta lehen euskalduna Gorka Izagirre izan da, zortzigarrena minutu 1 eta 44 segundora.

Nafarroako taldea eta Sky, hasiera batean nagusi izan behar zirenak, ez dira kontrolatzeko gai izan. Ihesaldia bertan behera utzi dute helmugatik 50 kilometrora, eta 20 kilometro geratzen zirenean faboritoen talde baten sorrera behartu dute, baina saria Oricako txirrindulariarentzat izan da.

Yatesek 4 ordu, 34 minutu eta segundo 1 behar izan ditu lasterketa bukatzeko.

MIGUEL INDURAIN SARI NAGUSIKO SAILKAPENA

Albisteak (3)

Bideoak (1)