Garaile
Greg Van Avermaet nagusi, Paris-Roubaix klasikoan
Agentziak | Erredakzioa
Belgikarrak lasterketa ikusgarria egin du, eroriko bat eta matxura bat gainditu ostean. Zedenek Stybar bigarren izan da eta Sebastian Langeveld hirugarren.
Greg Van Avermaet BMC taldeko belgikarra gailendu da Paris-Roubaix lasterketaren 115. edizioan. Egungo txapeldun olinpikoa azkarrena izan da esprintean, eta Zdenek Stybar txekiarra (Quck Step) eta Sebastian Langeveld holandarra (Cannondale) gainditu ditu.
Van Avermaet denboraldi bikaina egiten ari da klasikoetan, eta gaur ere garaile atera da 25 kilometro beste txirrindulari batzuekin batera ihes eginda eman ostean.
31 urteko txirrindulariak 5 ordu, 40 minutu eta 7 segundo behar izan ditu Compiegne eta Roubaixeko belodromoaren arteko 257 kilometroak egiteko. Giro berezia izan da helmugan Tom Boonen holandarraren agurra izan delako. Boonenek lau aldiz irabazi du Paris-Roubaix.
Paris-Roubaixerekin batera, Van Avermaetek Omloop Het Nieuwsblad, E3 Harelbeke eta Gante-Wevelhem klasikoak irabazi ditu aurten.
VAN AVERMAET !!!!! pic.twitter.com/Ly6oL9XG8d
— Paris-Roubaix (@Paris_Roubaix) 9 de abril de 2017