Luxuzko podiuma
Donostiako Klasikoa: Luis Leon Sanchezek garaipen ederra eskuratu du
Erredakzioa
Luis Leon Vinokourov eta Carlos Sastre mendean hartu ditu azken metroetan. Laugarren postuan sailkatu da euskaldunik onena, Haimar Zubeldia.
Luis Leon Sanchezek (Caisse d''Epargne) garaipena eskuratu du Donostiako Klasikoaren XXIX. ekitaldian, esprintean Alexandre Vinokourov (Astana) eta Carlos Sastre (Cervelo) mendean hartuta.
Eusebio Unzueren taldeko txirrindulariak merezimendu osoz lortu du lehenengo postua. 37 kilometroren faltan ihesaldi nagusian erasoa jo du eta berarekin Alexandre Vinokourov eta Carlos Sastre eraman dite. Hirukoteak errenta hartu du eta azken kilometroa euren artean jokatu dute garaipena.
Jaizkibel eta Arkale mendateek baldintzatu dute, espero bezala, lasterketa. Bi mendate hauek egin dituzte hautaketa eta ziklista asko eta asko aukerarik gabe utzi dute.
Eguneko albisterik txarrena Andy Schleckek eman du. Tourrean bigarren izandakoak oina lurrean jarri du 120. kilometroan eta lasterketa utzi du, faboritoen zerrendatik bere izena kenduz.
Ikuskizun polita eskaini dute txirrindulariek. Eraso garrantzitsuak izan dira; Alexandre Vinokourov (Astana), Carlos Sastre (Cervelo), Robert Hesjedal (Garmin), Carlos Barredo (Quick Step), Samuel Sánchez (Euskaltel), Luís León (Caisse d''Epargne), Nicola Roche (AG2R) edota ''Purito'' Rodríguez (Katusha) ziklistek erasoak jo dituzte.
Ihesaldia sortuta, Samuel Sanchezek jo du, baina ona zirudien erasoa ez da horren garrantzitsua izan eta gainerako iheslariek asturiarra harrapatu dute.
Jaizkibelgo gaina harrapatzeko 400 metroren faltan eraso ona heldu da. Luis Leon Sanchezek jo du, eta Vinokourov eta Sastre gurpilean eraman ditu, ihesaldi ona eratuz.
Vinokourov saiatu da helmugarako 3.500 metro falta zirenean, baina Luis Leon Sanchezek erantzun ona eman dio erasoari eta azken esprintean garaipena lortu du.
Sailkapena:
1. Luis León Sánchez (ESP/Caisse d''Epargne) 5:47:13.
2. Alexandre Vinokourov (KAZ/Astana) m.t.
3. Carlos Sastre (ESP/Cervelo) m.t.
4. Haimar Zubeldia (EUS/RadioShack) + 34.
5. Joaquim Rodríguez (ESP/Katusha) + 37.
6. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin) m.t.
7. Robert Gesink (HOL/Rabobank) m.t.
8. Nicolas Roche (IRL/AG2R) m.t.
9. Samuel Sánchez (ESP/Euskaltel) m.t.
10. Richie Porte (AUS/Saxo Bank) m.t.