Espainiako Kopa
Jaitsierako hirugarren proba jokatuko da Bilbon
eitb.eus
C2 mailako lasterketa da eta irailean Australian jokatuko den Munduko txapelketarako puntuak banatzen dira.
Igandean, apirilaren 16an, goizeko 10:00etan, Bilbao Downhill lasterketa jokatuko da, txirrindularitza jaitsierako Espainiako Kopako proba. C2 mailako lasterketa da gaur egun UCIrentzat eta irailean Australian jokatuko den Munduko txapelketarako puntuak banatuko ditu.
Orain arte bi korritu dira, Sant Andreu de la Barcan (Bartzelona) eta Tuñan (Asturias) eta beste hiru falta dira: Avia (Bartzelona), Alcaudete (Jaen) eta Candelada (Avila).