Itxi

65. edizioa

Pachecok esprintean irabazi du Getxoko zirkuitua

Erredakzioa

Xacobeo Galicia taldeko txirrindularia izan da azkarrena Getxoko helmugan, Andrea Piechele eta Francisco Manuel Antonen aurretik.

Francisco José Pachecok (Xacobeo Galicia) garaipena lortu du esprintean, Luis Leon Sanchez, Vicioso edota Koldo Fernandez de Larrea, iazko garailea, bezalako gizonak gaindituz. Carmiooro-NGC taldeko Andrea Piechele italiarra izan da bigarrena eta hirugarren postuan Burgos 2016 taldeko Francisco Manuel Anton gelditu da.

Euskaltelek probaren kontrola mantendu du Fernandez de Larrea eta Urtasun bezalako gizon azkarretan pentsatuz baina gaurkoan Pacheco izan da azkarrena, bere taldearentzat denboraldiko lehen garaipena lortuz.

Sailkapena:

1. Francisco José Pacheco (Xacobeo Galicia) 4:04:37
2. Andrea Piechele (Carmiooro-NGC) d.b.
3. Francisco Manuel Antón (Burgos 2016) d.b.
4. Davide Cimolai (Liquigas) d.b.
5. Enrico Perufo (Carmiooro-NGC) d.b.
6. Enrique Mata (Footon-Servetto-Fuji) d.b.
7. Thomas Bertolini (Androni) d.b.
8. Vidal Celis (Xacobeo Galicia) d.b.
9. Koldo Fernández de Larrea (Euskaltel-Euskadi) d.b.
10. Joaquín Sobrino (Caja Rural) d.b.
11. Filippo Baggio (Flaminia) d.b.
12. Angel Vicioso (Andalucía-CajaSur) d.b.
13. Francisco Ventoso (Carmiooro-NGC) d.b.
14. Beñat Urain (Orbea) d.b.
15. Diego A. Tamayo (Carmiooro-NGC) d.b.

Albisteak (1)