Alpeetako Tourra, 5. etapa
Geraint Thomas errege Alpeetan; azken etapa, Pinotentzat
Agentziak | Erredakzioa
Frantziarra azkarrena izan da hamabi txirrindulariren arteko esprintean. Mikel Landak bosgarren amaitu du sailkapen nagusian.
Geraint Thomas britainiarrak (Sky) irabazi du Alpeetako Tourra, bosgarren eta azken etapa jokatuta. Etapa garaipena Thibaud Pinotek (Francaise) lortu du, Smarano eta Trento arteko 199,6 kilometroak egin ostean.
Pinot azkarrena izan da azken esprinta jokatu duten dozena bat txirrindularien artean, faborito nagusiak barne. 26 urteko frantziarrak Andaluziako Itzuliko etapa bat ere irabazi du aurten.
Bost ordu, 13 minutu eta segundo bateko denborarekin, Pinot Bret Bookwalker estatubatuarra (BMC) eta Geraint Thomas liderra baino azkarregoa izan da. Mikel Landa iazko txapelduna eta Thomasen taldekideak bosgarren amaitu du sailkapen nagusian.
Podiumean, Thibaut Pinot bera eta Domenico Pozzovivo izan dira Thomasekin batera.