Itxi

Romandiako Tourra

Etapa eta lidergoa, Simon Yatesentzat

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Britainiarrak etapa nagusia irabazi du. Ion Izagirre bosgarren postutik seigarrenera jaitsi da sailkapen nagusian azken etapa jokatzea bakarrik falta denean: 18,3 kilometroko erlojupekoa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Simon Yates Orica-GreenEDGE taldeko britainiarrak irabazi du Romandiako Tourreko etapan nagusia, edizio honetako laugarrena, Richie Porte (BMC Racing Team) iheskidearen aurretik. Yates da, gainera, lasterketako lider berria Domdidier eta Leysinen arteko 163,5 kilometroak egin ostean.

Guztira, lehen mailako hiru mendate (Jaunpass, Pillon eta Leysin) eta bigarren mailako bat (Saanenmose) igo dituzte, guztiak azken 70 kilometroak. Irabazleak lau ordu, 10 minutu eta 3 segundoko denbora egin du.

Yatesek eta Portek azken 700 metroetan jokatu dute garaipena, iheskideak atzean utzi ondoren. Britainiarra izan da bien artean azkarrena eta berak eraman du garaipena.

Ion Izagirre bosgarren postutik seigarrenera jaitsi da sailkapen nagusian.

Igandean bosgarren eta azken etapa jokatuko dute, Lausanan, 18,3 kilometroko erlojupekoa. Bertan erabakiko da lasterketa. Simon Yates egoera ezin hobean da garaipena lortzekoa, maisua baita erlojuaren kontrako saioetan.

 


Albisteak (4)

Bideoak (1)