Itxi

3. etapa

Eneco Tour: Moerenhautek irabazi du, Ronsen

Erredakzioa

Rabobank taldeko txirrindulariak garaipena lortu du eta HTC Columbia taldeko Tony Martinek jantzi du liderraren mailota.

Ronse herrian bukatutako etapa, espero baino gogorragoa suertatu da. Hasieratik erasoak eta ihesaldiak egon dira eta tropelak ezin izan du eguna lasai igaro.

Orain arteko liderrak, Svein Tuftek (Garmin), ezin izan dio eutsi azken kilometroetan Maceij Bodnarrek (Liquigas) eta Vasil Kiryienkak (Caisse d''Epargne) eman duten erasoari eta denbora galdu du helmugan. Azken eraso gogorra, Moerenhautek eta Tony Martinek egin dute eta Rabobankekoak eraman du etapa. Martin, Tourreko lider berria da.

- 3 Etapako sailkapena:

.1. Koos Moerenhout (HOL) Rabobank 4h 47:54.
.2. Tony Martin (ALE) Team HTC - Columbia d.b.
.3. Allan Davis (AUS) Astana + 01:24.
.4. Edvald Boasson Hagen (NOR) Sky Professional d.b.
.5. Jurgen Roelandts (BEL) Omega Pharma-Lotto d.b.
.6. Sep Vanmarcke (BEL) Topsport Vlaanderen d.b.
.7. Gorka Izaguirre (EUS) Euskaltel - Euskadi d.b.
.8. José Iván Gutiérrez (ESP) Caisse d''Epargne d.b.
.9. Sergey Lagutin (UZB) Vacansoleil d.b.
10. Stijn Vandenbergh (BEL) Katusha d.b.

- Sailkapen orokorra:

.1. Tony Martin (ALE) Team HTC - Columbia 13h 45:31.
.2. Koos Moerenhout (HOL) Rabobank + 00:10.
.3. Svein Tuft (CAN) Garmin - Transitions + 01:26.
.4. Edvald Boasson Hagen (NOR) Sky Professional + 01:28.
.5. Lars Boom (HOL) Rabobank + 01:32.
.6. Richie Porte (AUS) Team Saxo Bank + 01:35.
.7. Christian Knees (ALE) Team Milram + 01:37.
.8. Dominique Cornu (BEL) Skil - Shimano + 01:39.
.9. Jurgen Roelandts (BEL) Omega Pharma-Lotto + 01:42.
10. Andreas Klöden (ALE) Team Radioshack + 01:43.




Albisteak (3)