Itxi

Dauphine (2. etapa)

Demarek irabazi du bigarren etapa esprintean

Erredakzioa

FDJ taldeko txirrindularia izan da azkarrena azken metroetan eta etapa garaipena eskuratu du. De Gentek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arnaud Demarek (FDJ) irabazi du Dauphine Kriteriumeko bigarren etapa. 171 kilometroko ibilbidea izan du etapak Saint-Chamond hasi eta Arlanc herrian amaitu delarik. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon lehen postuetan eta Thomas De Gentek (Lotto Soudal) lidergoari eutsi dio.

Demarek indarra eta abiadura azaldu ditu nahiko urrunetik jotako esprintean eta Alexander Kristoff (Katusha) eta Nacer Bouhanni (Cofidis) gainditu ditu nagusitasunez.

Astearte honetan hirugarren etapa egingo da Le Chambon-sur-Lignon eta Tullins herrien artean. Etapak 184 kilometoko ibilbidea izango du, eta De Gent liderarren maillotarekin jarraitzeko helburuarekin aterako da.

Albisteak (3)

Bideoak (1)