Ekainaren 10etik 18ra
Ion Izagirre, Dumoulin eta Peter Sagan, besteak beste, Suitzako Tourrean
Agentziak | Erredakzioa
ETBk eta eitb.eusek zuzenean emango dituzte etapa guztiak.
Suitzako Tourra larunbatean hasiko da, lehen mailako parte-hartzaileekin, baina faborito argirik gabe. Ion Izagirre, Rui Costa, Miguel Angel Lopez egungo txapelduna, Domenico Pozzovivo, Jarlinson Pantano eta Tom Dumoulin Italiako Giroko txapelduna izango dira irteera, besteak beste.
Horiez gain, Tejay Van Garderen, Rohan Dennis, Mathias Frank eta Simon Spilak ere lehiatuko dira. Esprinterren artean, Peter Sagan eta Fernando Gaviria egongo dira.
Ibilbideari dagokionez, mendiko hiru etapa, esprinterrentzako beste hiru, mendi ertaineko beste bat eta bi erlojupeko, bat lehen egunean (6 kilometrokoa) eta bestea azken egunean (28,6 km).