Criterium Dauphine, 6. etapa
Fuglsang garaile mendiko etapan; eta Richie Porte, lider berria
Agentziak | Erredakzioa
Portek 39 segundoko aldea du Froomeekin eta minutu eta 15ekoa Fuglsangekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jakob Fglsang (Astana) danimarkarra gailendu da Criterium Dauphineko seigarren etapan. Guztira 147,5 kilometro egin dituzte txirrindulariek Parc des Oiseaux Villars-les-Dombes eta La Motte-Servolex artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, Richie Porte da orain lider berria, etapan bigarren egin ostean.
Fuglsang Porte, Chris Froome eta Fabio Aru ihes egindako faboritoen arteko esprintean gailendu da. 50 segundora Alejandro Valverde sartu da, Romain Bardet frantziarrarekin eta Dan Martin irlandarrarekin batera. Minutu eta 6 segundora Alberto Contador sartu da, Mont du Chaten atzean geratu ostean.
Richie Porte da orain lasterketako liderra, 39 segundoko aldea du Froomekin eta minutu eta 15 segundokoa Fuglsangekin. Valverde laugarren da minuto eta 20 segundora, Aru bosgarren minutu eta 24ra eta Contador seigarren minutu eta 47ra.
Larunbatean zazpigarren etapa jokatuko dute, Aosta eta Alpe d’Huezen artean, 168 kilometroko ibilbidearekin.