Espainiako Txapelketak
Ion Izagirre hirugarrena izan da Espainiako Txapelketan, lineako proban
eitb.eus
Jesus Herradak irabazi du Sorian. Bigarren postuan Alejandro Valverde helmugaratu da, 5 segundora, eta Ormaiztegikoa, 6ra.
Jesus Herradak (Movistar) irabazi du Espainiako Txapelketako lineako proba, Sorian. Ion Izagirre (Bahrain-Merida) hirugarrena izan da, eta brontzezko domina eskuratu du.
Txirrindulariek 207,3 kilometroko ibilbidea bete dute, Garray eta Soria artean. Ibilbidearen lehenengo zatia gogorra izan da, eta bigarrenean zortzi aldiz pasatu behar izan dute helmugatik.
Bukaeran eraso ugari egon dira. Herrera 5 segundoko aldearekin helmugaratu da, eta Alejandro Valverde (Movistar) izan da bigarren, eta Ion Izagirre taldekidea sartu da hirugarren, 6 segundo geroago.