Jose Luis de Santosen zerrenda
Munduko txirrindularitza txapelketa: 21 gizon aurreneko deialdian
Erredakzioa
Behin betiko zerrendan bederatzi txirrindulari baino ez dira izango, baina honetan Imanol Erviti, Koldo Fernandez de Larrea, Egoi Martinez, Samuel Sanchez, Juanma Garate eta Haimar Zubeldia daude.
Jose Luis de Santos Espainiako txirrindularitza hautatzaileak 21 gizon deitu ditu Australian jokatuko den munduko txapelketarako (irailaren 29tik urriaren 3ra bitartean). Aurreneko deialdia baino ez da eta behin betiko zerrendan 9 txirrindulari baino ez dira egongo.
Zerrenda:
Javier Moreno (Andalucia-Cajasur), Imanol Erviti, Ivan Gutierrez, Pablo Lastras, Luis Pasamontes, Ruben Plaza, Jose Joaquin Rojas eta Luis Leon Sanchez (Caisse D''Epargne), Francisco Jose Ventoso (Carmioro NGC), Xavier Tondo (Cervelo Test Team), Koldo Fernandez de Larrea, Egoi Martinez eta Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi), Carlos Barredo (Quick Step), Oscar Freire eta Juan Manuel Garate (Rabobank), Juan Antonio Flecha (Sky), Joaquim Rodriguez (Katusha), Haimar Zubeldia (Radioshack), Gustavo Cesar Veloso eta David Garcia (Xacobeo Galicia).
De esta lista deberá salir el nueve definitivo que dispute la prueba en línea.