15 garaipen
2010, Euskaltel Euskadi taldearen historiako denboraldirik onena?
Erredakzioa
Igor Antonek Andorran lortutako garaipena talde laranjaren aurtengo hamabosgarrena da eta, hortaz, 2000 urteko marka berdindu du talde euskaldunak.
Denboraldi hartan, Roberto Laisekak taldearen garaipenik sonatuela lortu zuen, Ordino Arcaliseko Vueltako etapa irabazita. Mikel Artetxe (3), Unai Etxebarria (2), Iker Flores (2), Alberto Martínez (2), Alberto López de Muniain (2), Haimar Zubeldia (2) eta Aitor Kintana txirrindulariek ere etapa-garaipenak batu zituzten.
Aurten, Samuel Sánchez (5), Igor Antón (4), Gorka Izagirre (2), Koldo Fernández de Larrea, Beñat Intxausti, Pablo Urtasun eta Rubén Pérez txirrindulari laranjek garaipenak erdietsi dituzte, Igor Gonzalez de Galdeanok zuzentzen duen taldearentzat hamabost garaipen batuz.
Euskaltel-Euskadi taldearen etapa-garaipenak (1994-2010):
1994 : 2
1995 : 4
1996 : 6
1997 : 3
1998 : 6
1999 : 4
2000 : 15
2001 : 12
2002 : 8
2003 : 13
2004 : 14
2005 : 11
2006 : 13
2007 : 8
2008 : 8
2009 : 5
2010 : 15
Guztira: 147