UCI World Tour
Kristoff nagusi, Londreseko Klasikoan
Agentziak | Erredakzioa
Bigarren Magnus Cort Nielsen danimarkarra izan da, eta hirugarren, Michael Matthews australiarra.
Alexander Kristoff norvegiarrak irabazi du, esprintean, RideLondon klasikoa. Lasterketak 185,9 kilometroko ibilbidea izan du eta World Tourraren egutegian sartuta dago.
Kristoffekin batera, podiumean izan dira Magnus Cort Nielsen danimarkarra eta Michael Matthews australiarra, guztiak denbora berarekin: 4 ordu, 5 minutu eta 42 segundo.