Burgoseko Itzulia, 2. etapa
Mikel Landa da Burgoseko Itzuliko lehen liderra
Agentziak | Erredakzioa
Arabarra lehen etapan gailendu da, sasoi betean dagoela argi utzita.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Mikel Landak irabazi du Burgoseko Itzuliko lehen etapa eta, ondorioz, sailkapen nagusiko lehen postuan da, liderraren jertsea jantzita.
Arabarrena indartsuena izan da Burgoseko gazteluko aldapetan gora, eta bi segundoko aldea atera dio Sergei Chernetski iheskideari.
12 txirrindularik osatu dute eguneko ihesaldia, baina tropeak helmugarako 22 kilometrora harrapatu ditu. Landaren Sky taldeak kontrolpean izan du lasterketa hurrengo kilometroetan.
Amaierarako 7 kilometrora, hiru txirrindulari izan dira lasterketa buruan: Mikel Landa (Sky), Sergei Chernetsky (Astana) eta Matteo Trentin (Quick Step Floors). Ondoren, Lasse Norman Hansen gehitu zaie. Tropelean, Movistarr eta Dimension Data aritu dira tiraka.
Helmugatik 4 kilometrora 15 segundoko aldea izan dute, baina atzean ez dira ihesaldiarekin amaitzeko ados jarri.
Azken kilometroko igoeran, aldea 10 segundokoa izan da.
Azken metroetan Mikel Landa izan da lau iheslarien artean indartsuena, eta bi segundo atera dizkio Chernetskyri, hiru Alaphilipperi eta De La Cruzi eta sei tropel nagusiari.