Kargatzen...
Itxi

Burgoseko Itzulia, 5. etapa

Mikel Landak irabazi du Burgoseko Itzulia

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Arabarra onena izan da ere mendiko eta erregulartasunaren sailkapenetan. Azken etapan Miguel Angel Lopez kolonbiarra gailendu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Landa Sky taldeko arabarrak irabazi du 2017ko Burgoseko Itzulia. Bosgarren eta azken etapan, garaipena Miguel Angel Lopez kolonbiarrak lortu du (Astana).

Lopez azkarrena izan da Comunero de Revenga eta Neilako Aintziren artean egindako 136 kilometroko ibilbidean. Bigarren Enric Mas izan da, eta hirugarren Mikel Landa.

Azken podiumean, Landa izan da lehen tokian eta Enric Mas bigarren, 40 segundora. David de la Cruzek lortu du hirugarren tokia, Landarengandik 46 segundora.

 


Albisteak (4)

Bideoak (1)