Irailak 17-24
Imanol Erviti, Castroviejo eta Gorka Izagirre, Bergenera
eitb.eus
Norvegian jokatuko den Munduko Txapelketan izango dira hiru euskal txirrindulariak.
Irailaren 17tik 24ra Bergenen jokatuko da txirrindularitzako Munduko Txapelketa Norvegiako Bergen herrian.
Erlojuaren kontrako zein iraupeneko proban Movistar Teameko Jonathan Castroviejok eta Gorka Izagirrek hartuko dute parte. Imanil Ervitik iraupeneko lasterketa egingo du.
Espainiako selekzioa:
Luis Leon Sanchez, Lluis Mas (Caja Rural-Seguros RGA) eta Movistarreko Jose Joaquin Rojas, Marc Soler, Imanol Erviti, Jesus Herrada Jonathan Castroviejo eta Gorka Izagirre.