Kargatzen...
Itxi

Fitxaketak

Nelson Soto kolonbiarra, Caja Rural taldera

eitb.eus

Leer en Castellano

Talde nafarrak egiten duen hirugarren fitxaketa da, Cristian Rodriguezen eta Julen Amezketaren ondoren.

Nelson Soto. EFE

Caja Rural-Seguros RGA taldeak beste txirrindulari baten fitxaketa iragarri du.

Nelson Soto kolonbiarra talde nafarrean aritu da datorren denboraldian heldu diren beste bi gizonekin batera: Cristian Rodriguez eta Julen Amezketa.

Txirrindulari azkarra da Soto eta Europan izango da lehendabizikoz. Iaz, lau garaipen erdietsi zituen: Kolonbiako Itzuliko hiru etapa eta Panamerikar Txapelketako iraupen proba.



Albisteak (3)