Bigarrenez
Matteo Trentinek irabazi du Paris-Tours lasterketa
Erredakzioa
Quick-Step taldeko txirrindulariak bigarrenez irabazi du lasterketa hau. Esprintean nagusitu da, Andersen (bigarren) eta Terpstra (hirugarren) gaindituta.
Matteo Trentin (Quick-Step) italiarrak irabazi du 2017ko Paris-Tours lasterketa. Bigarrenez irabazi du lasterketa hau, 2015. urtean ere bera izan baitzen garailea. Broun hasi eta Toursen amaitu da 234,5 kilometroko ibilbidea izan duen lasterketa.
Trentin indartsuena izan da azken metroetan eta garaipena eskuratu du. Esprintean gainditu ditu bigarren izan den Soren Krag Andersen (Sunweb) eta hirugarren postuan bukatu duen Niki Terpstra bere taldekidea.