Itxi

Lasterketa berezia

Cadel Evans: "Garaipena zuretzat izango da, Aldo"

Erredakzioa

Australiarrak munduko txapelketa irabazi nahi du garaipena bere entrenatzaileari, Aldo Sassiri, eskaintzeko, sendaezinezko lau tumore baititu garunean.

Cadel Evansek Aldo&' || 'nbsp;Sassi bere entrenatzaileari eskaini nahi dio igandean munduko txapelketako garaipena.&' || 'nbsp;Bere entrenatzaileak sendatu ezin diren lau tumore ditu burmuinean eta oso larri dago.

"Lehendabizi, irabazi behar da, baina berak eta ez beste ezerk ematen dit igandean irabazteko motibazioa. Gehienek&' || 'nbsp;Tourrarekin batera amaituko lukete euren denboraldia", besoan izandako haustura aipatuz.

Australiarrak bere entrenatzailearen egoeraren larritasuna baieztatu du. "Sendaezinezko lau tumore ditu burmuinaren goiko aldean".&' || 'nbsp;"Aldo gure artean dagoen bitartean, amaierara arte borrokatu nahi dut, eta dudan guztia berari eskaintzea, berak nirekin egin izan duen bezalaxe. Bere egoerak motibazio handia eman dit aurtengo denboraldian", azpimarratu du&' || 'nbsp;Evansek.