Munduko Txapelketa
Melbourne 2010: Oscar Freire historiaren aurka
Erredakzioa
Txirrindulari espainiarra lau Munduko Txapelketa irabazten dituen aurrenekoa izan daiteke igandean irabazten badu, horretarako zerrenda luzea osatzen duten hautagaiak gainditu beharko ditu.
Oscar Freirek historiarekin hitzordua izango du igande honetan&' || 'nbsp;Melbourneko Munduko Txapelketan (lasterketa 02:00etan hasiko da,&' || 'nbsp;Euskadiko ordua), bere laugarren&' || 'nbsp;Munduko Txapelketa irabaz baitezake.
Esprinter espainarrak bere selekziokideen babesa izango du, baina ez da espainiarren aukera bakarra izango.&' || 'nbsp;Samuel Sanchezek, esaterako, bere aukerak baliatu nahi ditu, iaioa baita mota honetako lasterketetan.
Hala ere, hautagaien zerrenda luzea da oso eta sasoiko helduko dira horietako asko eta asko. Philippe Gilbert denen ahotan da, Vueltan fin aritu baitzen belgikarra. Fabian Cancellara suitzarra bezala, ederto moldatzen da klasiketan eta egun bakarreko lasterketetan.
Gainera, ohi bezala, Italiako selekzioak protagonismoa nahi izango du. Aurreko urteetako berekoikeriak alde batera utzi dituztela ematen du, eta talde-lanari ekingo diote Filippo Pozzato buru dutela. Paolo&' || 'nbsp;Bettinik zuzenduko ditu italiarrak eta garaipena Franco Balleriniri eskaini nahi izango diote, rally istripu batean zendu zena aurten.
Etxekoek ere kontuan hartzeko selekzioa dute, eta gainera Cadel Evansen txapela defendatzeko ardura dute.&' || 'nbsp;Australiak,&' || 'nbsp;Evans buru duela, talde indartsua du Allan&' || 'nbsp;Davis eta Stuart O''Gradyrekin.
Esprinterrak eta bukaeretako espezialistak ezin dira mota honetako proba batean ahaztu. Thor&' || 'nbsp;Hushovd norvegiarra,&' || 'nbsp;Mark&' || 'nbsp;Cavendish britainiarra,&' || 'nbsp;Alexander Kolobnev eta Peter Sagan eslovakiarraen gurpilak ezin izango dira galdu.
Txirrindulari guztiek 260 kilometroko ibilbidea egin behar izango dute,&' || 'nbsp;Geelongen hasi eta Melbournen amaituko den lasterketan. Haizeak eta ibilbideko gora-beherek jardunaldia gogortuko dute. Helmugak gorantza jotzen du eta Freiren gustukua omen da, berak esan bezala.&' || 'nbsp;