Itxi

Munduko txapelketak

Melbourne 2010: Thor Hushovdek lortu du urrea iraupen proban

Erredakzioa

Esprintean Danimarkako Matti Breschel eta Australiako Allan Davis gainditu zituen txirrindulari norvegiarrak. Freirek seigarren bukatu zuen.

Norvegiako Thor Hushovdek irabazi du urrea Munduko Txirrindularitza Txapelketako iraupen proban. Esprintean Danimarkako Matti Breschel eta Australiako Allan Davis gainditu ditu. Ondoren sartu dira Filippo Pozzato italiarra, Greg Van Avermaet belgikarra eta Oscar Freire espainiarra.

Hushovdek egindako denbora berdinarekin (6 ordu, 21 minutu eta 49 segundo) helmugaratu dira, besteak beste, Cadel Evans australiarra eta Luxenburgoko Franck Schlek.
Azken metroetan Hushovdek ez du aurkaririk izan eta nagusitasunez irabazi du.

Sailkapena:

.1. Thor Hushovd (NOR) 6h.21:49
.2. Matti Breschel (DIN)
.3. Allan Davis (AUS)
.4. Filippo Pozzato (ITA)
.5. Greg Van Avermaet (BEL)
.6. Oscar Freire (ESP)
.7. Alexandr Kolobnev (RUS)
.8. Assan Bazayev (KAZ)
.9. Yukiya Arashiro (JAP)
10. Romain Feillu (FRA)
11. Grega Bole (SLO)
12. Dmitriy Fofonov (KAZ)
13. Koos Moerenhout (HOL)
14. Fabian Wegmann (GER)
15. Andre Martins Cardoso (POR)
16. Frank Schleck (LUX)
17. Cadel Evans (AUS)
18. Philippe Gilbert (BEL)
19. Niki Terpstra (HOL) a :07
20. Björn Leukemans (BEL)
...
39. Haimar Zubeldia (EUS)&' || 'nbsp; 5:39.



Albisteak (3)

Bideoak (1)