Contadorren ustezko dopina
Astana, behin behineko zigorraren 'alde' eta Saxo Bankek, iritzirik ez
Erredakzioa
Sortutako arazoa "modu txukun eta egokian" konpontzea espero du Saxo Bankek.
UCIk (Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak) Alberto Contador behin-behinean zigortu zuen aurreko astean Tourreko doping-kontrol batean Clembuterolekin positibo eman zuelakoan. Astana taldea UCIk hartutako erabakiaren "alde" agertu da. Astanarekin 2009 eta 2010eko Tourrak irabazi ditu Pintokoak. Orain, txirrindulariaren azalpen gehiagoren zain dago taldea.
Bestalde, Saxo Bank Contadorren egungo taldeak, iritzi bat emateari uko egin dio oraingoz. Contadorren usteko positiboa "berraztertzen" ari da. Arazoa "modu txukun eta egokian" konpontzea espero dute.