Itxi

Dopina

Transfusioaren teoriarekin bat egin du New York Timesek

Erredakzioa

Egunkariaren arabera, baimenduta dagoen baino zortzi aldiz handiagoko plastiko arrastoa antzeman zioten Contadorri Clembuterolekin positibo eman zuen aurreko egunean egin zioten beste kontrol batean.

New York Timesek&' || 'nbsp; L''Equipek zabaldutako transfusioaren teoriarekin bat egin du eta gaur argitaratu duenaren arabera baimenduta dagoen baino zortzi aldiz handiagoko plastiko arrastoa antzeman zioten Alberto Contadorri positiboa eman zuen aurretiko egunean egin zioten beste kontrol batean.

Produktua aurreko Tourrean estreinakoz erabili zen teknologia berriari esker hauteman zioten Pintoko Alberto Contadorri. Bestalde, oraingoz ez dago dopinaren kontrako kontroletarako homologatua eta, beraz, ez ditu ondorio juridikoak.

"Gernuan hain maila altuko plastiko arrastoak dituen edonork oso zaila izango du dopina izan ez dela frogatzea", esan du New York Timesen Francesco Botre Erromako laborategiko zuzendariak.



Albisteak (4)

Informazio gehiago (2)