Zarautzen
Tropelak ostiral honetan banatuko ditu 2010eko sariak
Erredakzioa
Sariak Euskaltel-Euskadiko Amets Txurruka eta Haimar Zubeldia txirrindulariek banatuko dituzte.
Tropela Sariak 2010 ostiral honetan banatuko dira Urola Kostako Udal Elkarteak Zarautzen duen egoitzan (18:30ean).
Ekitaldia Arritxu Iribar, Euskadi Irratiko kirol kazetariak aurkeztuko du eta Amets Txurruka (Euskaltel-Euskadi) eta Haimar Zubeldia (RadioShack) euskal txirrindulariak sariak banatzeko lanetan izango dira. Horretaz gain, girotzeko, bertsolariak ere izango dira eta ekitaldiaren amaieran zizka-mizka batzuk izango dira guztion aho gozagarri.
Ekitaldian bertan proiektuak berak eta bere webguneak 6 urte hauetan izan duen gorakadaren eta arrakastaren erakusgarri diren datuak plazaratuko ditu Tropelak.