Itxi

Bigarren urtez jarraian

Lonbardiako Giroa: Philippe Gilbertek garaipen ederra lortu du

Erredakzioa

Txirrindulari belgikarrak Scarponi gainditu egin du azken kilometroetan eta Italiako lasterketa klasikoa eskuratu du. Samuel Sanchez seigarren izan da eta Mikel Nieve zazpigarren.

Philippe Gilbert (Omega Pharma) izan da 2010eko Lonbardiako Giroko garailea. Txirrindulari belgikarrak 2009an irabazi egin zuen proba eta aurten ere faboritoa izan da hasieratik. Scarponi atzean utzi du Gilbertek azken bi kilometroetan eta helmugara bakarrik heldu da.

Sailkapena:

1. Philippe Gilbert (Omega) 6:46:32
2. Michele Scarponi (Androni) + 12"
3. Pablo Lastras (Caisse) + 55"
4. Jacob Fulgsang (Saxo)
5. Vicenzo Nibali (Liquigas)
6. Samuel Sanchez (Euskaltel Euskadi)
7. Mikel Nieve (Euskaltel Euskadi)

Informazio gehiago (1)