Itxi

Frantziako Tourrean

Johan Bruyneelek bi hilabeteko zigorra jaso du

Erredakzioa

UCI-k bi hilabeteko zigorra eta isuna jarri dio Radioshackeko zuzendariari, bere taldeari onartu gabeko kamiseta bat janzten uzteagatik eta Tourreko antolatzaileen aurkako adierazpenak egiteagatik.

Johan Bruyneel belgikarrak bi hilabetetako zigorra jaso du UCIren partez eta gainera 7.300 euroko isuna ezarrio diote, pasa den Frantziako Tourreko erreglamendua apurtzeagatik.

Bruyneelek ezin izango du otsaileko 1etik martxoaren 31ra arte jardun, Tourreko azken etapan bere taldeari onartu gabeko Kamiseta bat janzten uzteagatik. Gainera, lasterketako komisarioak iraintzeagatik ere zigorra ezarri diote zuzendari belgikarrari.

Radioshack talde estatubatuarreko kirol zuzendariek eta txirrindulariek ere isunak jaso dituzte arrazoi berdinagatik.