Itxi

Tour Down Under, 4. etapa

Peter Saganen garaipena eta lidergoa, 45 graduko tenperaturan

Agentziak | eitb.eus

Leer en Castellano

Ion eta Gorka Izagirre anaiak hamalau segundora daude sailkapen nagusian; tropel barruan heldu dira berriro ere helmugara.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Peter Sagan (Bora) txirrindulariak lau jardunaldi itxaron behar izan ditu bere lehen garaipena eskuratzeko Tour Down Under lasterketan. Noowood eta Uraidla herrien artean 128,2 kilometro burutu ditu tropelak 45 graduko tenperaturarekin.

Jardunaldia esprintean amaitu da berriro ere eta eslovakiarra azkarrena izan da Daryl Impey (Mitchelton-SCOTT) eta Luis Leon Sanchez (Astana) gaindituz.

Garaipen honekin 102 ditu jada Saganek profesional moduan.

Larunbatean azken aurreko etapa jokatuko da. 1. Mailako Willunga Hilleko gainean amaituko da jardunaldia 151 kilometro egin ondoren; birritan igo beharko dute batez beste 7,5eko pendiza duen mendatea.

Maldan gora ondo moldatzen diren txirrindulariak izango dira protagonista.

 

 

"YES">

Albisteak (3)

Bideoak (1)